viernes, 29 de mayo de 2015

Gaurkoan Imakulada ikastetxetik etorritako ikasleak ditugu, Gasteiztik hain zuzen ere. Baserria izeneko sekuentzia didaktikoaren lanketa egiten gabiltz. Horretarako goizean baserrietarako ibilbidea egin dugu, bertako animaliak aztertuz. Orain denak euren etxetik ekarritako bazkari goxoa jaten ari dira, indar-berritzen...Arratsaldean kandela eta ogia egingo ditugu...


jueves, 28 de mayo de 2015

Errekalde ikastetxeko beste ikasle batzuk izan ditugu gaur, xomorroak izeneko unitate didaktikoaren lanketa eginez. Goizean goiz Natur Eskolan bildu eta hauen inguruko azalpenak eman dizkiegu, alderdi teorikoari gehiago erreparatuz. Ondoren, ikerlari txapela jarri, potetxo batzuk hartu eta Natur Eskolako ingurura joan gara xomorroak harrapatu nahian. Batzuk bildu ditugu, beste batzuk, aldiz, ihesi joan dira...Goiz ederra pasa dugu denok elkarrekin!

miércoles, 27 de mayo de 2015

Gaurkoan Oñatiko Errekalde ikastetxeko ikasleak izan ditugu goizean, landareen inguruko sekuentzia didaktikoaren lanketa egiten. Goizean goiz Natur Eskolan bildu gara lehendabizi, gairen inguruko azalpenak eta aurrezagutzak piztu eta ondoren Natur Eskola ingurutik ibilbide txiki bat egiteko asmotan. Ibilbidean zehar landare batzuk bildu eta ondoren eskolara bueltatu gara berriro, gaiari zegokion fitxa didaktikoa betetzeko. Esperientzia polita izan da ikasleek bizi izandakoa, bai horixe!

lunes, 25 de mayo de 2015

Kaixo guztioi!Asteburuaren ostean, astea behar bezala hasteko Oñatiko txantxiku ikastolako ikasleak izan ditugu gurean, ura eta energia izeneko unitate didaktikoaren lanketa egiten. Horretarako goizean goiz elkartu eta Araotz auzora abiatu gara. Ibilbidearekin hasi aurretik ikasleen aurrezagutzak zeintzuk ziren frogatu nahi izan dugu, abiapuntu ona edukitzeko. Behin hori eginda ibilbidearekin hasi eta auzo honetan kokatuta dauden hiru kanal sistema jarraitu ditugu (Jaturabe, Saratxo eta Aitzgain) bakoitzaren berezitasunak eta egitura desberdinak ezagutuz. Ibilbidearean bukaeran Oñatiko Urrexola auzoan kokatuta dagoen elektraetxera joan gara, uraren bitartez elektrizitatea sortzeko erabiltzen den makinaria ezagutzera. Bihar ibilbide berdina egingo dugu, Txantxiku ikastolako beste talde batekin.

viernes, 22 de mayo de 2015

Gaurkoan Durangotik etorri zaizkigu ikasleak, baserria izeneko unitate didaktikoaren lanketa egitera. Eguraldiak aurreko egunetan baino gehiago lagundu digu eta gaurkoan ibilaldia oinez egiteko moduan izan gara. Bidean zehar ikasleek ikerlari txapela jantzi dute eta baserrietako bidean zehar ikusten genituen animalia eta aztarna guztiak aztertzeko interesa piztu zaie ikasleei.

Arratsaldean, jada Natur Eskolan animalia disekatuen bilduma ikusi eta argizarizko kandelak egin ditugu, ikasleen motibaziorako. Nabaritzen zen asteburua ate joka geneukala, denon irribarrea nagusi izan baita gaurko saioan. Asteburu bikaina pasa!

jueves, 21 de mayo de 2015


Gaurkoan Orioko ikastolatik etorri dira Natur Eskolara, landareen ugalketaren inguruko lanketa egitera. Eguraldia langun ez dugu izan gaurkoan ere, baina aurrez antolaturik zegoena aurrera eramateko moduan egon gara. Goizean Arantzazura joan gara, bertan ibilaldi atsegin bat egiteko asmotan. Bertan, ikasleak izan dira protagonista nagusiak, ikusten zituzten landareen hostoak hartu behar baitzituzten, ondoren luparekin ikerlari lanak eginez. Era honetan, zuhaitz desberdinen hostoak bildu ditugu. Ibilaldia amaitu ostean, eguraldiaren ondorioz Natur Eskolara jaitsi behar izan dugu bazkaltzera.


                                                                           
Arratsaldean, goizean bildu ditugun zuhaitzen hostoak fitxa batean itsasi ditugu, bide batez goizean egindako lanketari errapasoa emanez. Esperientzia polit bat igaro ostean, ikasleak Oriora bueltatu dira. Hurren arte!

 

miércoles, 20 de mayo de 2015

Gaurkoan Gasteiztik etorri dira ikasleak. Hogar San Jose ikastetxeko, haur hezkuntzako 80 ikasle inguru izan ditugu. Eguraldia lagun izan ez badugu ere, aurrez pentsaturik geneukana aurrera eramateko moduan izan gara. Goizean autobusez izan bada ere baserrira joan gara bertako animaliak ikustera. Ikasle txiki guztiek izugarri disfrutatu dute animaliei jana ematen, askok lehen aldiz ikusi baitituzte baserriko animaliak gertutik. Arratsaldean, berriz, Natur Eskolan tailer desberdinak burutu ditugu. Ikasle talde batek, txikienek animalien karetak egin dituzte. Beste talde batek, argizariarekin kandelak egin ditu eta beste talde batek, berriz, Lehen Gizakiaren inguruko lanketa burutu du. Egun ederra pasatu ondoren, irribarretsu bueltatu dira Gasteiz aldera...


jueves, 14 de mayo de 2015


Maiatzaren 12an Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko derrigorrezko bigarren hezkuntza lehen mailako ikasleak izan genituen. Helburu nagusia Ibaialde programa ezagutu eta bide batez Oñatiko ibaien kalitatea, bioaniztasuna, landaredia etab ezagutzea zen. Horretarako, goizean goiz ikastetxean bildu eta egunaren antolaketa egin genuen. Talde handi bat Zubillaga auzoan kokatzen den erreka bisitatu zuen, beste batzuk, aldiz, Olaran eta Oñati erreka. Zein esperientzia polita!



Kaixo! Ondorengo blog hau Oñatiko Natur Eskolako kideok sortu dugu. Blog honen helburu nagusia gurera etortzen diren ikasleen irteerak, tailerrak, zereginak, bizipenak etab kontatzea da. Horrez gain, bertara etortzen diren eskoletako ikasleek aukera edukiko dute Natur Eskolan bizi izandakoa blogean idazteko. Beraz, eskola komunitateari zabaldua egongo da, esanguratasuna bilatu eta eskolekiko harremana indartu nahian. Ea denon artean blog interesgarri bat sortzeko gai garen!